Datorren 2019ko urriaren 17tik 19ra arte, LXIX. Espainako Irristaketa Artistiko Kimu-Haur Txapelketa ospatuko da Zaragozan. Gizonezko haur-kategorian “Irrisbizi Bilbao” klubeko Xabier García Mazo patinatzaileak hartuko du parte.
Espainako txapelketan, Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren lehenengo ordezkari bilbotarra izango da bera.
Patinatzaile honen izugarrizko aurrerapen arina azpimarratu nahi dugu. Bi urte baino gutxiagotan eskola-maila guztiak gainditu eta gero, 2019ko Euskadiko Haur-Txapelketako irabazlea izatea lortu du. Horrek Espainako txapelketara joateko aukera eman dio.
Beste albo batetik, mutila izateak bereziki pozten gaitu, genero-berdintasuna sustatzea klubeko estrategia-helburua delako. Hau da, tradizioz femeninoa den kirol honetan patinatzaile maskulinoak parte hartzera bultzatzea.
Irrisbizi Bilbao klubeko zuzendari-batzordeak, baita teknikari-taldeak ere, modu batez edo bestez honaino heltzen lagundu diguzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
2016ko irailean 7 patinatzailerekin sortu zenean kluba, ez genuke inoz asmatuko helmuga hau hain denbora laburrean lortuko genuela.
Konpromisoa, ilusioa, jarraitasuna eta esfortsu handiek ekarri gaituzte honaino.
AMESTU AHAL BADUZU……..EGIN AHAL DUZU!!
Orain esperientzia honetaz disfrutatzea baino ez zaigu geratzen, emaitzaz aparte.
GORA XABI!!!! GORA IRRISBIZI!!!
!